| |
Udako kanpainaren barne aurreikusten den ekintzetariko bat, ibilgailuen gidariei udalerriko hainbat puntutan erabili eta botatzeko alkoholimetroen banaketa da.
Ekintza hau Udaltzaingoarekin batera antolatuta dago. 18 urtetik gorakoei zuzenduta, alkoholimetroekin batera, alkoholaren kontsumoari buruz informazio osagarria jasoko dute hiritarrek. Honetarako, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak, partaideen artean argitaratutako foileto bat banatuko du. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren drogamenpekotasun zuzendaritzak argitaratutako erregeletak ere banatuko dira, bertan, sexu, pisu eta kontsumitzeko momentuaren (baraurik edo otorduetan) arabera, kontsumoen baliokidetasunak kalkulatu daitezkeelarik. Uda osoan zehar herriko jaiak pasa arte, bi astetan behin eta jai egun eta aste-bukaeraren gerturik dauden egunetan alkoholimetroak eta diptiko informatiboak banatuko dira herriko zenbait puntutan.
Ekintza hauekin Prebentzio Komunitarioaren Udal Zerbitzuak bere mezuarekin, 18 urtetik gorako biztanleriara gerturatu nahi du, proposatutako hainbat ekintzaren bitartez.
Kanpaina honetan zehar, Udaltzaingoa, Kultura, Euskara eta Gazteria udal arloetako elkarlana azpimarratu nahi du.
Zentzu honetan, Udal Zerbitzuak positiboki baloratzen du urtero departamentuen arteko elkarlana, programaren kalitatea nabarmenki hobetuz.
|