|
|
|
 |
 |
UDAL PLANA |
 |
|
 |
Prebentzio Komunitarioko III Udal Plana 2004-2006 Hondarribiko Udala |
|
2003 urtean hasitako hiritarren parte hartze prozesuaren ondoren, 2004–2006 urteko planaren formulazioa garatu da, Diagnostiko komunitario batean oinarrituz. Planaren elementu nagusienak azpimarratzen ditugu, Euskal Herriko
AEko Drogamenpekotasunen V planean azaldutakoenekin bat egin behar dutelarik.
Beharrezkoa iruditzen zaigu gure proposamena bi plan hauekin bat etortzea.
|
| Zeintzuk dira 2004 2006 Hondarribiko Udala Prebentzio Komunitarioko III Udal plan honetan proposamen bezala planteatzen diren oinarrizko elementuak? |
|
Planean agertzen diren helburu orokorrak:
Helburu orokorren definizio hau, labur eta zehatza, gure ustez hainbat gai azaltzen ditu:
-
Komunitate sarean eratze prozesu bat dagoela eta elikatzen jarraitu behar dela modu jarrai eta iraunkor batean, eta bere fruituak ematen ari dela.
-
Esku hartzearen fokuak dimentsio komunitarioan eta honen espresioan jartzea beharrezkoa dela: taldeak, familiak eta gizarte harremanak.
-
Prebentzioa, zenbait gizartegileren artean banatua egotea eta ezaguna izan dadin laguntzea, bai eta heziketa, kultura, bai politika eta abarren artean ere.
Berez, beharrezkoa da beste ekintza maila batzuetan zehaztea.
|
|
|
|
|