IKAS-JOLAS BERRIRO MARTXAN

Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek Ikas Jolas programa abian jarri dute aurten ere Soroeta auzoan. Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak ikas ohiturak lantzeko prestatuta dagoen espazio bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak

Ikas Jolaseko gazteekin irteera Hondarribiko Aterpetxera

Apirilak 20  eta 21en Prebentzio Komunitarioko Mendelu eta Soroetako Ikas Jolaseko gazteekin lehenengo irteera egin zen.  Ostiral arratsaldez elkartu ondoren Hondarribiko Aterpetxera abiatu ginen.  Bertan jolasak eta gaubela izan genituen. Elkar  hobeto ezagutzeko aukera paregabea. Larunbatean dena jaso eta Mendelura abiatu ginen, bertan gurasoekin elkartu eta beraiekin antolatutako bazkari komunitario bat izan genuen. Bazkal aurrea