Ikas Jolaseko gazteekin irteera Hondarribiko Aterpetxera

Apirilak 20  eta 21en Prebentzio Komunitarioko Mendelu eta Soroetako Ikas Jolaseko gazteekin lehenengo irteera egin zen.  Ostiral arratsaldez elkartu ondoren Hondarribiko Aterpetxera abiatu ginen.  Bertan jolasak eta gaubela izan genituen. Elkar  hobeto ezagutzeko aukera paregabea. Larunbatean dena jaso eta Mendelura abiatu ginen, bertan gurasoekin elkartu eta beraiekin antolatutako bazkari komunitario bat izan genuen. Bazkal aurrea

Familiei zuzendutako prebentzio mezuak

Urtero, San Marko egunaren aitzakiarekin eskola guztietan indartzen dugu ikasturte osoan zehar egin dugun prebentzio lana. Osasun Hezkuntzari jarraituz, drogen kontsumoarik buruzko saio bat egiten dugu DBHko gela guztietan. Familiei horren berri ematen zaie gutun baten bitartez, eta era berean gurasoak diren aldetik, hainbat gogoeta luzatzen zaie  etxean gaia  lan dezaten.