HONDARRIBIAN, ONDO PASA BAINA EZ PASA! 2021

 

 

 

Urte bat pasa da eta jarraitzen dugu pandemia egoeran, non gure egunerokotasuna eta ohiturak joan diren aldatzen. Aisialdiari, drogen kontsumoei eta adizioa sortzen dituzte jokabideei dagokionez ere, ohitura batzuk aldatu dira. Denbora beharko dugu jakiteko aldaketa hauek zer ondorio izango dituzten gure bizitza kalitatean.

Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak esfortzu handia egin du, Udalak egiten dituen prebentzio ekintza guztiak aurrera eramateko eta diskurtso koherente baten barruan biltzeko. Izan ere, babes neurriak bultzatu eta aldarrikatu arren, jabetzen gara gazteen beharrek beste errealitate batzuk jartzen dituztela mahai gainean eta ezin dugula beste alde batera begiratu. Gazteen garapen prozesuan sozializazioa ezinbestekoa da eta momentu honetan, sozializazio esparru horietan kudeatu behar dituzten arriskuak baldintzatuagoak daude oraindik.

Urte osoan zehar beraiekin egiten dugun lan prebentiboa indartu behar dugu opor garaietan. Eta horretan ezinbestekoa da komunitate osoaren parte hartzea.

Udalak Hondarribiak berak dituen baliabide osasungarri guztiak indartuko ditu herritar guztien bizimodu osasungarria izan dadin.

Helduen kasuan, alde batetik, haur eta gazteen ongizatea bermatu behar dugu, honetarako beharrezkoa den laguntza guztia emanez. Behar den gainbegiratzea eta adinaren araberako muga koherente eta argiak ezarriaz. Eta bestetik, beraientzat eredua garela inoiz baino gehiago kontuan izan behar dugu. Izan ere, egiten dugunarekin hezten dugu eta ez esaten dugunarekin.

Gazteen kasuan, betiko mezua bidali nahi diegu. Arduratsu jokatzeko beraien osasunaren jabeak izanik.

ONDO PASA 2021

ZU(K) ZEU(K) ekimenaren barruan kokatu behar da Ondo Pasa 2021 Prebentzio eta osasunaren sustapenerako kanpaina. Urte osoan zehar, eta arlo ezberdinetan- ikastetxeetan, gune irekian, e.a.- egiten diren ekintzen jarraipena udako testu ingurura egokituta egongo da arrisku murrizketaren eta prebentzio unibertsaleko (aisialdi osasuntsua) estrategiak erabiliz.

Hondarribian, ondo pasa baina ez pasa! leloa gazteek barneratu dute urteen poderioz. Ondo pasa esan eta beraiek bukatzen zuten esaldia “baina ez pasa!” esanez. Horregatik azken urteetan ez da agertu logoan. Aurten berreskuratzea erabaki dugu. Bizi dugun egoera berezi honetan gogoratzea garrantzitsua iruditzen zaigulako. Jaiak ez dira egongo baina badakigu ospakizunak egongo direla eta hauetan jendearen jarrera arduratsuaren garrantzia gogoratu nahi dugu ea hurrengo urtean jaiak egotea lortzen dugun.

BERRITASUNAK

Hainbeste urte kamisetak egin ondoren gazteak beste gauza batzuk proposatzen hasi ziren. Iaz, beraien proposamenei jarraituz, botila bat egin zen eta aurten BISERA bat diseinatu da kanpainaren logoarekin.

Kapela buruan eta ibili munduan!

Hondarribiko gazteek estetika asko zaintzen dute eta honen harira aurtengo biserak bi mezuekin dator. Bata, beraien burua ere zaintzeko, eta bigarrena, nor bere osasunaren arduradun nagusia dela.

Gogoratu nahi dugu Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuko helburu nagusiena prebentzio eta osasunaren sustapena dela, hau da OHITURA ETA BIZIMODU OSASUNGARRIAK BULTZATZEA eta hemen kokatu behar direrla egiten ditugun ekintza guztiak.

Irudia. Logo berria.

    • Bixeran
    • Ostalaritzarako kartelan
    • Posterra
    • Udal WEB gunea eta sare sozialak

NORI ZUZENDUTA?

Ekintza honekin gazteen garapen osasungarria sustatu nahi da, finean helburua haurrak eta gazteak babestea da. Bestaldetik, pertsona helduei ere zuzentzen da kanpaina. Gogoratu nahi dugu beraiek eredua direla eta jarrera arduratsuak ezinbestekoak direla txikienen babesterako eta hezkuntzarako.

Eta esan bezala, komunitate osoari zuzenduta dago Ondo Pasa baina ez pasa 2021ko kanpaina.

BANAKETA

12-25 URTE BITARTEKO NERABE ETA GAZTEAK (hondarribitarrak edota bertan ikasten dutenak), bisera lortzeko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura etorriko beharko dute bila, goizeko 10etatik 13.30etara. Bisera banaketa hastean Udalaren eta Zerbitzuko sare sozialetan iragarriko da.

ALKOHOLA ETA GAINONTZEKO DROGEI DAGOKIONEZ EKINTZAREN HELBURUAK:

18 urte baino gutxiago duten pertsonekin:

    • Kontsumoa ez hastea edo ahalik eta beranduen hastea
    • Kontsumoa dagoenean arduratsua izan dadila eta arriskuak eta kalteak murriztea.

Populazio heldua:

    • Eredura dira
    • Haur eta gazteen ardura komunitatearen pertsona heldu guztiena da
    • Jarrera arduratsuak izatea orokorrean eta kontsumoekin ere bai

Beste eragile komunitario batzuk: ostalariak, dendariak …

Ostalaritzarako kartela egin da berriro hurrengo mezuekin:

    • Ez diegu 18 urtetik beherakoei tabakorik eta alkoholik saltzen.
    • Giro ona nahi dugu; Errespeta itzazu pertsona guztiak eta jokaera eta kontsumo arduratsua izan ezazu.
    • Edozein zailtasun edo eraso egoera gertatzen zaizula eska iezaiezu laguntza barran dauden pertsonei.

Udaletik eskutitza bidaliko zaie kartelarekin batera non eragile komunitario bezala duten garrantziaz azpimarratuko den. Kartelan ez aipatu arren, beraien laguntza eskatzen zaie ere jokoaren inguruko araudia betetzeko. Hau da, ez uzteko 18 urte berakoei apustuak egiteko makinak erabiltzen.

 

Ha pasado un año mas y seguimos en situación de pandemia, donde nuestro día a día y nuestras costumbres han ido cambiando. También en cuanto al ocio, los consumos de drogas y las conductas que generan adición, han cambiado algunos hábitos. Vamos a necesitar tiempo para saber qué consecuencias van a tener estos cambios en nuestra calidad de vida.


El Servicio Municipal de Prevención Comunitaria de Hondarribia ha realizado un gran esfuerzo para llevar a cabo todas las acciones preventivas que realiza el Ayuntamiento y reunirlas dentro de un discurso coherente. Porque, a pesar de impulsar y reivindicar medidas de protección, somos conscientes de que las necesidades de las y los jóvenes ponen sobre la mesa otras realidades y no podemos mirar para otro lado. La socialización en el proceso de desarrollo de las y los jóvenes es imprescindible y en este momento, los riesgos que deben gestionar en estos ámbitos de socialización siguen estando más condicionados.


Tenemos que reforzar el trabajo preventivo que realizamos con ellas y ellos durante todo el año en épocas de vacaciones. Y en ello es imprescindible la participación de toda la comunidad.


El Ayuntamiento reforzará todos los recursos saludables de los que dispone la propia Hondarribia para que la vida de todas y todos los ciudadanos sea saludable.


En el caso de las y los adultos, por un lado, debemos garantizar el bienestar de las niñas y niños y jóvenes, proporcionándoles toda la ayuda necesaria para esto; la supervisión necesaria y estableciendo límites coherentes y claros en función de la edad. Y por otro lado, debemos tener en cuenta más que nunca que somos un ejemplo para ellas y ellos. Porque educamos con lo que hacemos y no con lo que decimos.


En el caso de las y los jóvenes, queremos enviarles el mensaje de siempre; ser responsables siendo dueñas y dueños de su salud.

ONDO PASA 2021


La campaña de prevención y promoción de la salud Ondo Pasa 2021 se enmarca dentro de la iniciativa zu (K) ZEU (K). El seguimiento de las acciones que se realicen a lo largo de todo el año, y en los diferentes ámbitos, en los centros educativos, en el espacio abierto, etc., se adecuará al contexto textual estival, utilizando estrategias de reducción de riesgos y prevención universal (ocio saludable).


En Hondarribia, el lema ondo pasa baina ez pasa! Ha sido interiorizado por las y los jóvenes con el paso de los años. Se divertían diciéndolo y terminaban la frase añadiendo “baina ez pasa!”. Por eso en los últimos años no ha aparecido en el logo. Este año hemos decidido recuperarlo. Porque nos parece importante recordarlo en esta situación tan especial que vivimos. No habrá fiestas pero sabemos que habrá celebraciones y en estas queremos recordar la importancia de la actitud responsable de la gente, para ver si conseguimos que haya fiestas al año siguiente.

BERRITASUNAK

Después de tantos años de camisetas las y los jóvenes empezaron a proponer otras cosas. El año pasado, siguiendo sus propuestas, se hizo una botella y este año se ha diseñado una visera con el logo de la campaña.

Txapela buruan eta ibili munduan!

Las y los jóvenes de Hondarribia cuidan mucho la estética y con motivo de esto las viseras de este año vienen con los dos mensajes. Una, para cuidarse también, y la segunda, que cada cual es la máxima y el máximo responsable de su propia salud.

Queremos recordar que el objetivo principal del Servicio de Prevención Comunitaria es el de la prevención y promoción de la salud, es decir, la PROMOCIONAR COSTUMBRES Y MODOS DE VIDA SALUDABLES y ubicar aquí todas las acciones que realizamos.


Imagen. Nuevo logo.

– En la visera

– En el cartel para hostelería

– En el poster

– En la WEB municipal y en las redes sociales

¿A QUIÉN VA DIRIGIDA?

Con esta acción se pretende fomentar el desarrollo saludable de la juventud, en definitiva, el objetivo es proteger a la infancia y a la juventud. Por otro lado, la campaña también se dirige a personas adultas. Queremos recordar que ellas son el modelo y que las actitudes responsables son imprescindibles para la protección y educación de las más pequeñas y los mas pequeños.


Y como se ha dicho, la campaña Ondo Pasa baina ez pasa 2021 está dirigida a toda la comunidad.


DISTRIBUCIÓN

LAS Y LOS ADOLESCENTES Y JOVENES DE ENTRE 12 Y 25 AÑOS (hondarribitarras o que estudien en Hondarribia), deberán acudir al Servicio Municipal de Prevención Comunitaria para recoger la visera, de 10 a 13.30 horas. El comienzo del reparto de viseras se anunciará en las redes sociales del Ayuntamiento y del Servicio.


OBJETIVOS DE LA ACCIÓN EN RELACIÓN AL ALCOHOL Y DEMÁS DROGAS:


Con personas menores de 18 años:

    • No iniciar el consumo o iniciarlo lo más tarde posible
    • Que sea responsable cuando hay consumo y reduzca riesgos y daños

Población adulta:

    • Son el modelo
    • La responsabilidad de las niñas y niños y jóvenes recae en todas las personas adultas de la comunidad
    • Actitud responsable en general y con los consumos


Otros agentes comunitarios: hosteleros, comerciantes…

Se ha vuelto a confeccionar el cartel para hostelería con los siguientes mensajes:

    • No vendemos tabaco ni alcohol a menores de 18 años.
    • Queremos un buen ambiente; respeta a todas las personas y ten un comportamiento y un consumo responsable.
    • Pide ayuda a las personas que están en la barra ante cualquier situación de dificultad o agresión.


Desde el Ayuntamiento se les enviará una carta junto con el cartel en la que se destacará su importancia como agentes comunitarios. Aunque no se mencionen en el cartel, también se les pide su colaboración para cumplir con la normativa sobre juego. Es decir, no permitir a menores de 18 años utilizar las máquinas de apuestas.

 

Leave Comment