SAN MARKO EGUNA IRISTEAR DAGO!! OPILA EGUNERAKO PREST?

fffSAN MARKO EGUNA, gazteekin drogen kontsumoari buruz hitz egiteko aukera bat.

Apirila iristear dagoenean herriko gazteak hasten zaigu galdezka noiz agertuko garen eskolan. Izan ere, apirilean San Marko eguna da eta beraiek barneratua dute jada horren aitzakiarekin joango garela beraiekin drogen kontsumoari buruz hitz egitera.

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak osasun hezkuntza programak garatzen ditu herriko ikastetxe guztietan urte osoan zehar, bizi modu osasuntsuak sustatzeko asmoarekin. Honetarako, beti ere, gazteen garapen osoari heltzen diogu eta gaiak lantzen dira momentua eta adinaren arabera. Droga gaiarekin gauza bera egiten da.  Apirilean ordu beteko saioa egin dira gela guztietan arrisku murrizketa estrategiak erabiliz urtean egindako lana indartzeko.

Saioaren protagonista alkohola bada ere tabakoaren kontsumoaren arriskuak aztertzen  ditugu gero eta lehenago.  Eta adinean gora egin ahala, kannabisari heltzen diogu. Hiru sustantzia hauek dira gehien arduratzen gaituztenak gazteei dagokienez, alde batetik gehien erabiltzen direnak direlako eta bestetik gazte askok eta zenbait helduek ere gehiegi normalizatzen dituztelako kontsumo hauek. Ez dugu ahaztu behar nerabeak garatzen ari diren bitartean hauen kontsumoen eraginak kaltegarriak direla beraien osasunerako eta gainera alkoholaren eragipean sor daitezken jarrera arriskutsuak kudeatzeko askotan baliabide gutxi dutela oraindik. Horregatik garrantzitsua da beraiekin hitz egitea bai eskolan baita etxean ere. Informazioa eman behar zaie baina batez ere gogoeta eta ardura  sustatu behar da. Lagundu behar zaie helduak izaten, hau da, gauzak egin baino lehen baloratzen , ondorioak neurtzen eta arriskuak murrizten.

Udalak urtero argitaratzen du material berezi bat, San Marko eguna aitzakia hartuta, prebentzioko kanpainarekin jarraitzeko. Aurtengo imajina aterkia dugu. Opila egun askotan euria aritu duelako eta bide batez, aterkia babesa ikur gisa erabili dugu aurten.  Gazteak ondo pasa behar dute eta era berean beraien burua zaindu dezatela.

Bukatzeko eta drogei dagokienez, Javier Elzok esaten duen esaldi hau: “zenbat eta beranduago eta zenbat eta gutxiago ordun eta hobeto”, ideia argia bezain sinplea.

 

fff

El día de SAN MARCOS, una oportunidad para hablar con los y las jóvenes sobre el consumo de drogas.

A medida que se acerca abril los y las jóvenes nos preguntan cuándo vamos a ir los centros escolares. En abril tenemos  el día de San Marcos y  tienen muy interiorizado que esa es la excusa para acercarnos y hablar sobre el consumo de drogas.

Con la intención de fomentar estilos de vida saludables, el Servicio Municipal de Prevención Comunitaria desarrolla programas de educación para la salud en todos los centros escolares durante todo el año. Para ello, y siempre, abordamos el desarrollo integral de los y las jóvenes y se  trabajan diferentes temas teniendo en cuenta el momento y la edad. Con respecto a las drogas hacemos lo mismo. En abril se lleva a cabo una sesión de una hora en todas las clases de la E.S.O utilizando estrategias de reducción de riesgos para reforzar el trabajo realizado durante todo el año.

Aunque el protagonista sea el alcohol, cada vez antes analizamos los riesgos del consumo de tabaco y a medida que sube la edad abordamos el cannabis. Estas son las sustancias que más nos ocupan en lo que a los jóvenes se refiere. Por un lado, porque son las que más se utilizan y por otro,  porque muchos jóvenes y también algunas personas adultas normalizan demasiado estos consumos. No debemos olvidar que los efectos del consumo de estas, mientras  los adolescentes están en desarrollo, son perjudiciales para su salud y que además en muchas ocasiones tienen pocos recursos todavía para gestionar los riesgos que pueden surgir bajo sus efectos. Por eso, es importante hablar con ellas-os, tanto en la escuela como en casa. Hay que darles información pero sobre todo fomentar la reflexión y la responsabilidad. Hay que ayudarles a madurar, esto es, valorar las cosas antes de hacerlas, medir las consecuencias y reducir riesgos.

Continuando con la campaña de prevención el ayuntamiento todos los años edita un material con la excusa del día de San Marcos. Este año la imagen es la del paraguas. El día de la Opila llueve en muchas ocasiones  y, además,  hemos querido utilizar el símbolo del paraguas como protección. Los y las jóvenes lo tienen que pasar bien y,   al mismo tiempo, cuidarse.

Para terminar y hablando de drogas, una frase de Javier Elzo: “ cuando más tarde y cuanto menos, mejor”, una idea tan clara como simple.

Publicado en prebentzio.com

Leave Comment