HONDARRIBIAN ONDO PASA BAINA EZ PASA 2016ko UDAKO KANPAINA MARTXAN!!

Udako kanpaina prebentiboa Hondarribiko Drogamenpekotasunen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren barruan kokatzen da. Plana aho batez onartu zen 2009ko martxoaren 26an eta bizimodu  osasuntsuak bultzatzea du helburu nagusia. Drogei begira hauek dira xedeak: kontsumo arduratsuak eta bakarkako erabakiak sustatzea  .Gaztetxoen kasuan,  kontsumo goiztiarrak ekiditea, eta hain gazteak ez direnen kasuan gehiegizko kontsumoak saihestea.

Ekintza hau urte osoan zehar egindako lanaren jarraipena da, udako testuinguru ezaugarri zehatzei egokitua.

Plana herri osorako lan-tresna den bezala, kanpaina ere biztanleria osoari zuzenduta dago, Hondarribikoei eta bisitan etortzen diren pertsonei, alegia. Elkarte, gizarte eragile eta populazio helduaren kasuan, denon hezitzaile-funtzioa azpimarratu behar da, erreferentzia-eredu izanik nerabe eta neska-mutilentzat.

Nerabeen kasuan, “Hondarribia ondo pasa baina ez pasa” esatea, ikasturte osoan zehar eskolan egindako lanaren  gogoetak eta informazioa gogoraztea da.

Honela, urtero bezala ondorengo ekintza nagusiak martxan jarri dira:

1.- Azkeneko urteetan Blues Jaialdia garrantzi handiko proiektua bihurtu da. Prebentzio Komunitarioko  Udal Zerbitzuak, Udal Planarekin jarraituz, ekintza batzuk adostu ditu jaialdiaren antolatzaileekin: esate baterako, jaialdirako propio egin da imajina, kanpainaren leloarekin, eta eszenatokian ikusteko aukera egon da. Imajina Blues Jaialdiaren egitarauan txertatu da, eta D.V. eranskinerako  testu bat prestatu da.

 

ondopasa16-medios-camiseta_01

2.- Hamabigarren  urtez jarraian kamisetak banatuko dira. Herriko gazteak honen zain egoten dira, uda iritsi ahala.

Mezua ez da kamiseta, berez kamiseta bitartekaria da, baliabide bat,  kamisetaren zain dauden gazteei mezua gogoratzeko; izan ere,  haren bila nora jo behar duten badakite, eta ekintza honen inguruan dauden argudioak ezagutzen dituzte. Udalak kamiseta musu truk ematen die gazteei; baldintza bakarra nor bere kamisetaren bila etortzea da. Horrela, gazteenek zerbitzua non dagoen ikasten dute, eta bide batez, askotan erakundetara hurbiltzeko duten lotsa gainditzen dute.

Esan beharra dago, hirugarren urtez kamisetaren diseinuan gazteek beraiek aukeratu dutela parte hartze prozesu baten bitartez.

12-25 urte bitarteko gazteek kamisetak Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan eskuratuko dituzte goizeko 9:00etatik 13:30ak arte.

Urtero bezala kamisetarekin batera flyer-a banatuko da. Azken urteetan mezua zera da, prebentzioa ez dela udako kontua bakarrik. Esan bezala, prebentzioa urte osoan zehar egiten da Hondarribian, eta  mezu horrekin Zerbitzura hurbiltzeko dauden era ezberdinak  azaltzen dira: helbidea, telefonoa, eta sare sozialak, besteak beste. Zerbitzuko kale hezitzaileek sare sozialak erabili ohi dituzte aspaldi gazteekin harremanetan egoteko, eta badira pare bat urte non osasun hezkuntza arloko hezitzaileek martxan jarri zuten sare sozialen erabilpena; hain zuzen ere, osasunarekin zerikusia duten gaien inguruan informazioa zabaltzeko eta gogoeta sustatzeko. Xede nagusia gazteak badira ere, informazioa eta gogoeta hondarribiar guztiei zuzenduta dago.

                Jaietako egitarauan txertatzen den testua aurten ere pertsona helduei  zuzenduta dago.  Alde batetik hauek direlako egitaraua gehien erabiltzen dutenak, eta bestetik, Drogamenpekotasunen prebentzio udal Planari jarraituz, Hondarribian bizimodu osasuntsuak bultzatzeko komunitate osoa inplikatu behar delako. Ez dugu ahaztu behar haurrek eta nerabeek helduei jarraituz ikasten dutela, beraz, kontsumoei dagokienez, helduen jarrerek arduratsuak izan behar dute gazteenek eredua jarrai dezaten. Honekin jarraituz gogoratzea nerabeen garapen osasuntsua helduen ardura dela. Badira mugek babesa dutela helburu.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere,  Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren laguntzarekin, alkoholimetroak banatuko dira. Biztanleria helduari zuzendutako ekintza izango da honako  hau, jarrera arduratsuak bultzatzeko asmoz; helburua sentsibilizatzea da, hain zuzen ere edozein droga kontsumoren eraginpean eta zehazki alkoholaren kontsumoaren eraginpean  gidatzearekin loturiko arrisku eta kalteei buruz .  Alkoholimetroak dohain lor daitezke Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuan eta txosnetan ere eskura izango dira.

3.- Besteetan bezala,  ostalariei ere laguntza berezi bat eskatu die Udalak: eskutitz bat bidaliko zaie,  eta  parte hartzea eskatuko zaie prebentzio alorrean duten indarra nabarmenduz.  Aurten, arrisku murrizketaren formazioa  eskainiko zaie beraiei eta baita txosnetan arituko direnei  ere, KONTSUMO ETA BANATZE ARDURATSUAN* hain zuzen ere, Hazkunde elkartearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz. Izan ere, udalak ostalaritzak arrisku murrizketaren programetan parte hartzeari  oso garrantzitsua deritzo eta horrelako ekimenak bultzatu nahi ditu.

Ildo beretik, kartel berri bat argitaratu da, aurten aski ezaguna den kanpainaren mezuarekin, herriko tabernetan eta jaitako txosnetan jartzeko asmoz. Gainera, jaietako egunetan alkoholimetroak eskuratzeko aukera izango da txosnetan.

4.- Jaietan, Portuan hain zuzen ere   SasoiA Elkarteak  Alkohol kontsumoari buruako prebentzio eta arrisku murrizketako ekintza bat aurrera eramango du irailaren 5ean????. Ekintzak,  Hondarribiko jaietan,  alkoholaren kontsumoaren aurrean jarrera eta jokabide arduratsuak sustatzea, gizarte eragile desberdinen parte hartzea bultzatuz du helburu.

*KONTSUMO ETA BANATZE ARDURATSUA: Helburuak: 1) Adingabekoei edari alkoholikoak eskuratzea ekiditea 2) Intoxikaturik dauden bezeroei alkohola ez banatzea 3) Alkoholaren efektupean ibilgailuak gidatzea saihestea.

 

 

ondo_pasa16-cartel_A4

La campaña preventiva de verano se enmarca dentro del Plan Municipal  de Prevención de las Drogodependencias. Dicho Plan se aceptó por unanimidad el 26 de marzo de 2009 y tiene como objetivo principal fomentar  estilos de vida saludables. En lo que a las drogas se refieren estos son los objetivos: fomentar las decisiones individuales y los consumos responsables. En el caso de los más jóvenes, evitar los consumos tempranos y en el de los no tan jóvenes evitar los consumos abusivos.

  Esta campaña es una continuación del trabajo realizado durante todo el año adecuada a un contexto con características específicas. Igual que el Plan es un instrumento de trabajo dirigido a todo el municipio, la campaña también va dirigida a toda la población. A los hondarribiarras y a las personas que visiten el pueblo. En el caso de de la población adulta, agentes sociales y asociaciones, hay que subrayar la función educativa de todos ellos, siendo un referente para niñas, niños y adolescentes.

En el caso de los adolescentes, decir “Hondarribian ondo pasa baina ez pasa” no es más que recordar la información y las reflexiones realizadas a lo largo de todo el curso.

De este modo, como todos los años, estas son las acciones que se han puesto en marcha:

1.- En los últimos años el Festival de Blues se ha convertido en un proyecto de gran importancia. El Servicio Municipal de Prevención Comunitaria, siguiendo con el Plan municipal, ha concretado algunas acciones con los organizadores del festival: entre otras, una imagen con el lema de la campaña hecha específicamente para el festival. Imagen que ha podido verse en el escenario así como en el programa de mano y en la web oficial. Se ha preparado también un texto para el suplemento DV.

2.- Por doceavo año consecutivo se repartirán camisetas. Con la llegada del verano, los jóvenes del municipio están a la espera de ellas.

Es importante apuntar que el diseño de las camisetas por segundo año ha sido elegido por los y las jóvenes a través de un proceso participativo.

La camiseta no es sino un medio de hacer recordar el mensaje a los jóvenes que están esperándolas. Y es que, saben a donde tienen que ir a buscarla y conocen los argumentos que rodean esta acción. El ayuntamiento reparte gratuitamente la camiseta a los jóvenes, con la única condición que sean ellos mismos lo que se acerquen a recogerla. De este modo los más jóvenes conocen donde se encuentra el Servicio y al mismo tiempo superan la vergüenza que muchas veces les da acercarse a las instituciones.

Los jóvenes entre 12 y 25 años pueden conseguir la camiseta en el Servicio Municipal de Prevención Comunitaria entre las 9:00 y la 13:30 horas.

Como todos los años junto con la camiseta se repartirá un flyer. El mensaje de este año es que la prevención no es solo cuestión de verano. La prevención es algo que en Hondarribia se trabaja durante todo el año, así que con ese mensaje se recuerdan las diferentes maneras que existen para acercarse al Servicio: dirección, teléfono, y las redes sociales, entre otras. Los educadores de calle utilizan las redes sociales desde hace tiempo para estar en constante relación con los jóvenes, y hace poco que los educadores de área de educación para la salud han comenzado a utilizarlas para divulgar información y fomentar la reflexión acerca de cualquier tema relacionado con la salud. Si bien es cierto que el objetivo prioritario es la juventud, la información y la reflexión va dirigida a todos los hondarribiarras.

El texto que se incluye en el programa de fiestas, este año también, va dirigido a las personas adultas. Por un lado, porque son estos los que más uso hacen del programa y por otro, siguiendo con el Plan municipal de Prevención, porque para fomentar estilos de vida saludables en Hondarribia debe implicarse toda la población. No debemos olvidar que niños, niñas y adolescentes aprenden siguiendo a los adultos. Por lo tanto, en lo que a los consumos se refiere, las actitudes de los adultos deben ser responsables para que los jóvenes sigan el modelo. Siguiendo con esto, recordar también que el desarrollo saludable de los y las adolescentes es responsabilidad de los y las adultas. Hay límites que tiene como objetivo la protección.

Como otros años, este año también se repartirán alcoholímetros desechables con la colaboración del Departamento de Salud Pública del Gobierno Vasco. Esta acción va dirigida a la población adulta con la intención de fomentar actitudes responsables. Con un objetivo concreto de sensibilizar sobre los riesgos y los daños asociados a la conducción bajo los efectos de cualquier droga y concretamente del alcohol. Los alcoholímetros pueden conseguirse en el Servicio y también en las txosnas de manera gratuita.

3.- Como en otras ocasiones, el Ayuntamiento ha pedido una ayuda especial a los hosteleros. Se les enviara una carta pidiendo su participación subrayando la fuerza que tienen en el ámbito de la prevención. En el mismo sentido, se ha editado un nuevo cartel con el más que conocido lema de la campaña con el objetivo de que sea colocado en bares y txosnas. Este año, se ofrecerá una formación en reducción de riesgos a los y las trabajadoras de la hostelería y de las txosnas, referida al CONSUMO Y LA DISPOSICION RESPONSABLE de alcohol y la interiorización de la ley del tabaco* que será impartida por la Asociación Hazkunde, también en colaboración con la Dirección de Salud Pública.  El Ayuntamiento considera muy importante que el sector de la hostelería tome parte en este tipo de iniciativas que, además, quiere potenciar.

4.-   Durante las fiestas y en la zona de la Marina la Asociación Sasoia llevará a cabo una acción de reducción de riesgos  el día 5 de septiembre????.  Se trata de una acción de prevención y reducción de riesgos asociados al consumo de alcohol. El objetivo de esta acción será  el de promover conductas y actitudes responsables bajo los efectos del alcohol  potenciando  la participación e implicación de los diferentes agentes sociales y comunitarios.

*CONSUMO Y  DISPOSICION RESPONSABLE. Tiene como objetivos: 1) Impedir el acceso a bebidas alcohólicas a los menores de edad.  2) Rehusar servir alcohol a clientes intoxicados.  3) Evitar la conducción de vehículos bajo los efectos del alcohol

Publicado en prebentzio.com

Leave Comment