HONDAR KIROLAK XIII. Aisialdi osasuntsu sustatzen beste behin ere Hondarribiko hondartzan.

Hondarribiko Udaleko Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak komunitate osorako hainbat proiektu martxan jartzen du, besteak beste Honda Kirolak. Proiektu honen helburua, aisialdi osasuntsuan oinarritutako gazteei topaketa eta parte-hartze esparru bat eskaintzea da.

Atzo arratsaldeko montaiarekin batera Hondar-Kirolak programari hasiera eman genion eta abuztuaren 4ra arte lagunekin batera kirola egiteko eta ondo pasatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek.

Azkenengo urteetan moduan, oraingo honetan ere bai, programa Hondarribiko gazte boluntarioen laguntzarekin aurrera eramango da. Talde honek, Zerbitzuko teknikariekin batera, esparrua kudeatu eta dinamizatzeko aukera izango du.

Hondar Kirolak duen indar-gune bat zera da, aparteko animazioen bitartez gazteei hainbat kirol praktikatu eta ezagutzeko ematen dien  aukera eta asteartetik ostiralera zabalik egongo da, arratsaldeko 4etatik 8etara.

Aurtengo edizioan honako ekintzak izango ditugu:

  • Bigarren urtez, Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartearen eskutik xake erakustaldia izango dugu, uztailak 12, asteazkenean.
  • Oiartzungo Kirol Elkartearen eskutik, abuztuak 3, osteguna, Emakumezkoen Hondartza Futbol erakustaldi bat izango dugu.
  • Ohikoa izaten ari den bezala, uztailaren 19tik 21era, zortzigarren “Hondarribia Cup” antolatuko da, gazte animatzaileen eskutik antolatu eta kudeatuta, eta parte hartu nahi duten Hondarribiko nahiz hurbileko beste herrietako gazteei zuzendua dago.
  • Era berean, Hondartza Boleibol bi txapelketa azkar egingo dira ere, bata uztailaren 14an, eta bestea uztailaren 27 eta 28an.
  • Uda honetako nobedade bezala, Euskal Herriko 70 gaztetik gorako etorrera bat izango dugu Limitis Forum Kirol eguna ospatzeko. Honako hau, uztailak 13 ostegunean burutuko da.

Gainera, Hondar Kirolak ekimenak irauten duen bitartean, hainbat txapelketa antolatzen dira: astekoak, eguneko txapelketak, azkarrak eta gazte eta koadrilei zuzendutako hondartza futbola.

Edozein animazioan edo txapelketa parte hartu nahi izanez gero eremuan dagoen etxolara gerturatu eta behar duzuen informazioa emando dizue.

 

 

Publicado en prebentzio.com

1 Comments

  1. Pingback: Datorren uztailaren 12an xakearekin hitzordua dugu Hondarribiko Hondar Kirolak 2017an | Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea

Leave Comment

WordPress spam Bloqueado por CleanTalk.