SAN MARKO EGUNA 2018. Drogen kontsumoari buruz hitz egiteko aukera bat

San Marko egunean hainbat erritual betetzen dira. Hemengoa denak ondo daki ere erritual horien artean, nerabezaroarekin batera, alkoholaren lehenengo kontsumoak “Opila egunean” suertatu direla batzuetan.

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak urte osoan zehar osasun hezkuntza programak garatzen ditu herriko ikastetxe guztietan, bizi modu osasuntsuak sustatzeko asmoarekin.

Honetarako, beti ere, gazteen garapen osoari heltzen diogu eta gaiak lantzen dira momentua eta adinaren arabera. Drogen gaiarekin gauza bera egiten da. Apirilean ordu beteko saioa egiten dugu gela guztietan arrisku murrizketa estrategiak erabiliz urtean egindako lana indartzeko.

Saioaren protagonista alkohola bada ere tabakoaren kontsumoaren arriskuak aztertzen ditugu gero eta lehenago.  Eta adinean gora egin ahala, kannabisari heltzen diogu. Hiru sustantzia hauek dira gehien arduratzen gaituztenak gazteei dagokienez, alde batetik gehien erabiltzen direnak direlako eta bestetik gazte askok eta zenbait helduek ere gehiegi normalizatzen dituztelako kontsumo hauek. Ez dugu ahaztu behar nerabeak garatzen ari diren bitartean hauen kontsumoen eraginak kaltegarriak direla beraien osasunerako eta gainera alkoholaren eraginpean sor daitezken jarrera arriskutsuak kudeatzeko askotan baliabide gutxi dutela oraindik. Horregatik garrantzitsua da beraiekin hitz egitea bai eskolan baita etxean ere. Informazioa eman behar zaie baina batez ere gogoeta eta ardura sustatu behar da. Lagundu behar zaie helduak izaten, hau da, gauzak egin baino lehen baloratzen, ondorioak neurtzen eta arriskuak murrizten. Eta oso gaztetxoak direnean, mezua oso zuzena izan behar da, batez ere etxean: oraindik ez da garaia alkohola edateko. Gazteak izan arren ez baita gauza bera hamahiru edo hamasei urte izatea. Kontua ez da debekatzea, zaintzea eta babestea baizik. Helduok haur eta gazteen babesa eta  garapen osasungarria gure ardura dela ez dugu ahaztu behar.

Aurten ere ondoko pausoak aurrera eraman dira:

  • Hondarribiko DBHko hiru ikastetxeetako gela guztietan drogen kontsumoari buruzko saio bat egin da. Guztira 734 ikaslek parte hartuko dute saioetan.
  • Saioetan parte hartu duten ikasleen familiei, ikastetxearen bitartez, gutun bat helaraziko zaie ekintzaren berri emanez eta Prebentzioko Zerbitzuaren informazio, orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiz.
  • Droga kontsumoen inguruko informazioarekin 1500 triptiko berri argitaratu eta banatu:

– DBH eta Batxilergoko ikastetxeetan, guztira 913 ikasle.

– Herriko hainbat leku  publikoetan: Saindua, Gazteen Zerbitzua, Liburutegia …

-Opila saltokietan

Saioetan parte hartu duten ikasleei triptikoarekin batera txapa bat oparituko zaie aurtengo diseinuarekin. Esan beharra dago “opilaren txapa” oso baloratua dela beraien artean. Aurten 1000 txapa egin dira.

Aurtengo diseinu berriarekin 70 kartel jarriko dira ikastetxeetan eta esanguratsuan diren beste hainbat tokitan.

Beste jai egunetan bezala, DYAkoekin koordinatuko gara sor daitezkeen arriskuak murrizteko. Eta herriko ostalaritza eta alkohola saltzen dute komertzioetara gutun bat bidali berain laguntza eskatuz salmenta hau arduratsua izan dadin.

Bukatzeko eta drogei dagokienez, asko gustatzen zaigun Javier Elzoren esaldia: “Zenbat eta beranduago eta zenbat eta gutxiago orduan eta hobeto” … ideia argia bezain sinplea.

Publicado en prebentzio.com

Leave Comment

WordPress spam Bloqueado por CleanTalk.