ZUEN ESKU, Prebentzio komunitarioko Udal Zerbitzuak sortutako gune bat da egoera honetan hondarribiar guztien eskuetan jartzeko urtean zehar lantzen ditugun zenbait gai eta egun erabilgarriak izan daitezkeenak.

Egoera berezi honetan inoiz baino garrantzitsuagoa da indarrak elkartzea. Etxean egoteak baditu alde onak baina pertsona guztiek haizea behar dugun arren, haur eta nerabeek ezinbestekoa dute beraien garapen osasuntsurako.

Egun hauetan denak (familiak, haurrak, nerabeak, gazteeak zein helduak) lan gogorra egiten ari zarete eta konturatuko zarete uste zenuten baino baliabide gehiago dituzuela. Baina eguna luzea da eta batzuetan blokeoak edo krisialdiak sortzen dira.

Horregatik, momentu horiei aurre egiteko gure laguntza eskaintzen dizuegu. Izan ere, Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko profesional guztiak, nahiz eta bulegoan ez egon, lanean jarraitzen dugu.