ZUEN ESKU

ZUEN ESKU, Prebentzio komunitarioko Udal Zerbitzuak sortutako gune bat da egoera honetan hondarribiar guztien eskuetan jartzeko urtean zehar lantzen ditugun zenbait gai eta egun erabilgarriak izan daitezkeenak. Interesatuak egonez gero, web orri honen goikaldean aurkituko duzun ZUEN ESKU esteka baliagarri izango zaizue ere. Bertan, egungo informazioa eskuragarri izango duzue (irakurketak, bideoak, ideiak, pautak…). ZUEN ESKU

#tizatuhondarribia # berdintasunatizatu #365egunmartxoak8bat

Tizatu proiektua 2019an sortzen da, herriko gazte talde batek aniztasunaren inguruan zuen interesarengatik. Aniztasuna eta eskubideen berdintasunaren inguruan eraikitako hausnarketa espazioa gizarteratzeko bide bezala eraiki zen #tizatu jaialdia. Gazteek egindako hausnarketak kaleratzeko eta elkar banatzeko aukera bezala. Martxoak 8 emakumeen nazioarteko eguna abiapuntutzat harturik gazteek jaialdi bat antolatu zuten, jaialdi honen ardatz nagusia parte hartzea

GABONETAKO GAZTE OLINPIADAK

Abenduaren 26, 27 eta 28an Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak, Saindua Gaztelekuarekin batera gazteei zuzendutako olinpiadak antolatu zituen. DBHko ikasleentzat zuzendutako ekintza izan zen eta guztira bost taldek parte hartu zuten, berrogei bat gazteek. Urteak pasa dira azkenekoz horrelako ekintza komunitario bat antolatu zenetik, eta aisialdi osasuntsua bultzatzearren, gabonetan gazteei zuzendutako ekintzak egitea proposatu zen. Honekin

“MIMARTE” Alkoholaren kontsumo goiztiarra eta gehiegizko kontsumoa prebenitzeko programa

Hondarribiko DBHko ikastetxeekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak abenduan burutu du ekintza hau. Abenduan,  Hondarribian DBHko 2. mailan dauden ikasleek antzezlan hau ikusteko aukera izan zuten. Hilaren 19an Talaiako ikasleekin bildu zen Peter Roberts herriko Kultur Etxean (aurrerago gainontzeko ikastetxeetako ikasleekin bilduko da). Peter Roberts-ek, aspaldian Donostian bizi den mimo eskoziarrak,