KALETIK MENDIRA

KALETIK MENDIRA PREBENTZIO KOMUNITARIOAREKIN

 

Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Kaletik Mendira proiektuarekin jarraituz, Aste Santuan Kaletik Mendira oporraldiko ekintzak antolatu ziren, martxoaren 28, 29 eta 30ean.

Ekintza hauen ardatza, aisialdi osasuntsua garatzeaz gain, nerabeen arteko harremanak sustatu eta natur guneaz baliatuz kirol ekintzak garatzea izan zuen helburu.

Hori dela eta, Lezoko Larraka baserrira gerturatu ziren bertako nagusiak diren Kaxka eta Mari Joseri, haien eguneroko zereginetan laguntzera eta baserri lanak beraien begiekin eta eskuekin lantzera. Bertara heltzeko ibilaldi luzea izan arren, egun polita eta baliagarria izan zen gazteen iritziz.

Eskerrik asko Kaxka eta Mari Jose zuen harreragatik!

Hurrengo egunean, Hondarribiko Fraile eta Faroko kalak garbitzeari ekin zioten gazteek. Honako hau ekintza baloratua izan zen, izan ere, besteek utzitako hondakinak jasotzeak hausnarketa egiteko balio izan zien; hondakin hauek guregan eta gure naturan dituen ondorio ezkorrak, botatakoa balioan jarri, hondakinen kudeaketa, etab.

Garbiketarekin amaitu ostean, Hondarribiko hondartzan Alaia Surf elkartearekin Stand Up Paddle ur kirol ekintza burutu zuten, gazteak irribarrez amaitutzat emanez eguneko lana eta ekintza.

Azken egunean, Irungo Aitzondoko ur-jauzira egin zuten txangoa. Gazteen jarrera ezin hobea izan zen hiru egunetan, kontuan izanik gainera pairatzen ari diren egoera eta hiru egunetan zehar egindako kirol ekintzak eta auzolana.

Aupa zuek!

 

Siguiendo con el proyecto Kaletik Mendira del Servicio Municipal de Prevención Comunitaria, organizó actividades vacacionales de Semana Santa, durante los días 28, 29 y 30 de marzo.

Los ejes principales de estas actividades, además de estar enmarcadas en un ocio saludable, fueron el promover las relaciones entre adolescentes y desarrollar actividades deportivas en un entorno natural.

Es por ello por lo que nos acercamos al caserío Larraka de Lezo, mientras que ayudamos a los dueños del mismo, Kaxka y Mari Jose, en sus quehaceres diarios, también vimos el trabajo que conlleva un caserío. A pesar de recorrer un largo camino hasta llegar al mismo, en su opinión, pasaron un bonito día.

¡Gracias Kaxka y Mari Jose por vuestro recibimiento!

Al día siguiente, las y los jóvenes se pusieron a limpiar la Playa de los Frailes y la Cala del Faro de Hondarribia. Esta fue una actividad muy valorada, el ponerse a recoger los desechos de otras personas les sirvió para poder reflexionar; el efecto negativo que estos desechos tienen sobre nosotras/os y sobre la naturaleza, poner en valor lo que tiramos, la gestión de residuos, etc.

Después de terminar con la limpieza, llevaron a cabo una la actividad acuática de Stand Up Paddle con Alaia Surf elkartea en la playa de Hondarribia, poniendo así fin con una sonrisa, a la actividad y al trabajo.

Durante el último día, hicimos una excursión a la cascada de Aitzondo de Irún. La actitud de todas/os ellas/as fue inmejorable durante estos tres días, teniendo en cuenta la situación que están pasando, tanto en las actividades deportivas como en el trabajo comunitario.

Aupa zuek!

 

 

Deja un comentario